Udal aurrekontuak azalduko ditu martitzenean Lekeitiok
Udal aurrekontuen aurkezpena egingo du Lekeitioko Udalak. martitzenean 19:00etan, Azkue aretoan. Besteak beste, aurtengo planteamendu ekonomikoa azalduko dute eta urtera begirako plangintza nola geratuko litzatekeen azalduko die herritarrei.
Dena den, aurrekontu horiek «udalaren proposamena» baino ez direla esan dute; izan ere, oraindik, udal aurrekontuak ogasun batzordean lantzen ari dira, eta oposizioarekin lanketa oraindik ez dute amaitu. Behin herritarrei plangintza azalduta, osoko bilkura egingo dute.