Aulestiko Udalak Goierriko bidea konpondu du, egoera «oso txarrean» egon dalako. 85.000 euroko kostua izan dute lan horiek, eta diru kopuru horretatik 9.000 euro udalak berak ordaindu behar izan du; dena den, gainontzeko guztia ordaindu ahal izateko, dirulaguntzak jaso ditu.

Hain zuzen, udalak jakinarazi duenez, lanak egin aurretik, Olariagarako bidean, errepidea beheko alderantz jausita egon da. Horregatik, hormigoizko plaka bat jarri dute zati batean, bideak bere horretan jarraitu zezan.
Barbaiolaren azpiko aldean ere koponketa lanak egin dituzte: «bideari eusten zion horma zati bat jausita egon da, eta horma hori konpondu da, eskoilera txiki bat eginda», azaldu dute udaletik. Halaber, gainontzeko bide zatian zeuden zulo eta asfalto zati batzuk ere konpondu dituzte.
Horrez gain, Nareatik Nabarnizerako bideko zati bat ere asfaltau du, «normala baino latzagoa» den asfaltoagaz; izan ere, kotxe askok labain egiten zuen tarte horretan, eta gune «arriskutsu» bilakatzen zen.