Martitzenean hil zen Etxebarrin bizi zen mendizale handia.
27 urtegaz Martin Zabaleta buru zuen espedizioan
Everestera igo zen Hernando, beste 12 kidegaz batera. Espedizio hori Everestera egin zen lehenengo euskal espedizioa izan zen, eta taldeko mendizale gazteena izan zen ordukoan.
Baina espedizio horretaz aparte, beste mordo baten parte hartu du Hernandok.
Haren inguruko mendizaleek
euskal alpinismoari egin dion ekarpena azpimarratu dute: “80ko hamarkada hasieran, belaunaldien arteko aldaketa ekarri zuen Hernandok. Euskal gazteak mendira joatera bultzatu zituen eta ikuspegi berritzailea ekarri zuen mendizaletasunera”, esan dute.
Euskal Mendi Federazioagaz ere lotura estua eduki du, eta Bilbon mendiko lehen etxea sortu zuen (Mendiko Etxea).
Gaixotasun larri baten ostean martitzenean hil zen Hernando, eta
gaur emango diote azken agurra Markina-Xemeinen, Xemeingo elizan, 18:00etan.