
Koadrilak Independentzia plazara heldu ahala,
mozorroek kolorez jantzi dute iluntzean Lekeitio. 20:00etan puntuan, kanpai hotsagaz batera hasi dira aurtengo sanantolinak.
Pili Roblesek eman die jaiei hasiera. Jaietan herrian “egon ezin direnak” gogoratu ditu Roblesek, eta ostean, “olagarroak itsasora” botatzeko deia egin du, eraso sexistarik ez onartzeko gogoraraziz.
“Gora Lekeitio! Gora zuek!” oihukatuz amaitu du Roblesek.
Ostean,
Antero kanpandorretik udaletxeko balkoiraino jaitsi da.
Koadrilen jaitsierako sari banaketa egin dute gero. Lehenengo saria
Iraultza frantsesa irudikatu duen koadrilak jaso du. Sari berezia
Noeren arka egin dutenei eman diete, “egindako beharragatik”. Umeen saria
Eguzkiaren zirkuak eroan du aurtengoan. Merkatari elkarteak emoten duen saria, ostera,
The Beatles taldearentzako izan da.
Horrela bada, Lekeitio bete-betean murgildu da jaietan.
Argazki galeria [nggallery ID=76]