Josu Martin Etxebarriaren ardurapean, Gabeko izarrak aldizkariak “herrian dagoen hutsunea betetzea” bilatzen du. Aldizkariaren aurkezpena joan den barikuan egin zuen Martinek, Kofradia Zaharrean, Fernando Agirre Ondarroako Historia Zaleetako kidearen eta Argia Ituarte Ondarroako alkatearen laguntzagaz, besteak beste.
‘Gabeko izarrak’ herri aldizkaria izango dela esan zuen Martinek. “Lau hilean behin argitaratuko da eta aldizkari barriak garai batenĀ Bolo-bolo aldizkariak zuen izaera edukitzea gustatuko litzaiguke”.
Argitalpen barriak herrian dagoen hutsunea betetzea bilatzen du; garai baten Bolo-bolok zuen izaera edukitzea nahi dugu. Eduki aldetik, %80 Ondarroa eta ondarrutarrei begirakoa izango da
Fernando Agirrek eta Argia Ituartek egitasmoa aurrera atara izana txalotu eta zorte ona opa zioten Martini. “Horrelako egitasmoekin luzaroan aurrera egitea ez da erraza izaten baina ea zortea dagoen eta urteetan irauten duen”, esan zuen Ituartek.
Josu Martin, ezkerrean, aldizkariaren aurkezpen egunean, Argia Ituarte alkateagaz.
Eduki aldetik, aldizkariak herriko gaiak bilduko dituela esan zuen Martinek. “Erreportajea, elkarrizketak, argazki erakusketak… denetarik ikusteko eta irakurteko aukera egongo da Gabeko izarraken”. Danetik, %80 Ondarroa eta ondarrutarrei begira egongo dela argitu zuen Martinek. “Baina bestelako gai batzuk ere jasoko ditugu: Coca-Cola lantegiaren funtzionamendua, esaterako”.
Eta gaiak batzeko, herritik kanpo daudenei baina herriagaz zerikusi handia eduki dutenei ere elkarrizketak egingo dizkiotela esan zuen.
Lehenengo alea, 0 zenbakia, irailaren 2tik aurrera egongo da salgai, 1,50 euroko prezioagaz, Zurrumurrun. “Lehenengo ale honetan Kale Handiko erreportajea egin dugu. Baina hurrengo alean beldurrezko istorioen txokoa ere egongo da. Esan bezala, denetarik eta denentzako edukiak landuko ditugu”.
Horrela ba, herritarrei aldizkaria erosteko eta argitalpenari bultzada emateko eskaera egin zuen Martinek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.