16 urtera arteko ikasle mendexarrak diruz lagunduko ditu udalak
Ikasturtean zehar ikasleek behar izaten duten eskolako materiala, jantziak eta beste hainbat ordaintzen lagundu ahal izateko, diru laguntzak emango dizkio Mendexako Udalak, horretarako baldintzak betetzen dituenari.
Hain zuzen ere, Mendexan erroldatuta dauden umeentzako laguntza eskainiko du udalak; betiere, 1996ko urtarrilaren 1etik 2013ko urtarrilaren 30era bitartean jaiotako haurrak badira.Hala, udalak jakinarazi duenez, 150 euro emongo dizkio ume bakoitzeko aipatu baldintzak betetzen dituen familiari.
Irailaren 16ra arteko epea eskaera egiteko
Diru laguntza hori jaso nahi duenak irailaren 16ra arteko epea izango du eskaera egiteko; horretarako, Mendexako Udaleko webgunean (www.mendexa.net) eskuragarri dagoen eskaera orria aurkeztu beharko du behar bezala beteta.
Dirulaguntza horien bitartez, «krisi sasoia arintzen laguntzea» da Mendexako Udalaren asmoa