Beste behin be
Aittitta Txiki Kultur Taldeak antolatutako
bakailao eta paella txapelketak Independentzia plaza jendez bete du. Eguzkiarengandik ihesi, gerizpetan elkarren albo-alboan egon dira koadrilak, paellak eta bakailaoa prestatzen.
Bazkaltzeko 666 lagunek emon dute izena, baina «beste 100 lagun inguru» gehitu ziren azken momentuan. Eta danera,
750 lagunek bazkaldu dute.
Aurten,
11 lagun aurkeztu dira bakailao txapelketara. «Nahiko pobre», esan du Jose Migel Meabe Aittitta Txikiko kideak. «Hasi ginenean 40 inguru aurkezten ziren», dio. Dena dela, egon direnen maila nabarmendu du Meabek: «
Oso kalitate onekoak dira aurkezten direnak, oso-oso onak». Azkenean,
Andoni gernikarraren bakailaoa izan da onena.
Jendetsuagoa izan da
paella txapelketa: 46 koadrilak parte hartu du. «Errazagoa delako-edo, jende gehiago animatzen da», esan du Meabek. Horretan,
Tutiniklas Lekeitioko koadrilak lortu du txapelketa irabaztea.
Sailkapenak:
Bakailao txapelketa
1. Andoni Gernikarra 66,5 puntu
2. Anayak I 64 puntu
3. Kristian Landa 63,5 puntu
Paella txapelketa
1. Tutiliklas 59 puntu
2. Alicia eta Esther 52 puntu
3. Dzunba-Dzunba 51,5 puntu