Askatasun sexualaren inguruko berbaldia egingo da eguaztenean, Ondarroan
Ekimena Ondarroako Uxu emakume taldeak antolatuta dago. Askatsun sexualaren aldeko borrokan, ekintza lesbofeministak izenburupean, askatasun sexualaren inguruan berba egin ahalko dute herritarrek. Hizlariak Leire Gomez eta Dunia Muti izango dira, biak MDMA taldeko kideak.
Izatez, ekimena ekainaren 28, askatasun sexualaren inguruko egunaren bueltan egitekoa zen, baina atzeratu egin zen eta eguaztenean egingo da. Hitzaldia herritar guztiei zabalik egingo da eta Uxuk herritarrei bertara joateko gonbitea luzatu nahi izan die. “Animatu eta etorri danok!”.