Realeko jokalariak
zuntz etendura dauka.
Vicente del Bosque Espainiako selekzioko hautatzaileak bigarren aldiz deitu dio ondarrutarrari, baina oraingoan Martinezek ezingo du jokatu.

Realak jakitera eman duenez,
Martinez fisioterapeutekin dago lanean, eskuineko izterrean daukan lehenengo mailako zuntz etendura sendatzeko.
Izatez,
barikuan Finlandiaren aurka jokatzekoa zen Martinez, Del Bosque hautatzaileak hala eskatuta. Finlandiaren aurka Helsinkin jokatu beharreko partidua 2014ko Brasileko Mundialerako sailkapenerako puntuagarria da.
Ondarrutarrak Gerard Pique Bartzelonako jokalariaren ordez jokatu behar zuen. Izan ere, Pique zigortuta dago eta ezin du jokatu.
Horrela ba, Vicente del Bosquek beste atzelari bati deitu beharko dio.