Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kalbaixotako bertso jaialdia egingo da barikuan, Mutrikun

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mutriku
2013/09/04
Beste behin ere Mutrikuko Bertso Eskolak puntako lau bertsolarirekin egingo du barikuan Kalbaixotako bertso jaialdia. Saioa 22:30ean hasiko da, Miruaitz pilotalekuan. Sarrerak saioa hasi aurretik salduko dira, leihatilan bertan. Bertsolariak ondokoak izango dira: Alaia Martin, Iker Zubeldia, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga. KALBAIXOTAKO_BERTSO_JAIALD Saioa «orekatua» izateko apustua egin nahi izan du Mutrikuko Bertso Eskolak. Hartara, «erantzuteko joera duten bertsolariak» aukeratu ditu bertso eskolak. «Saio alaia izatea espero dugu, bi umore estilorekin: Iturriagaren ironia puntua eta Zubeldiaren erantzunak. Elustondok eta Martinek ere txispa badaukate eta saioa borobiltzea espero dugu», adierazi du Xabi Astigarraga Mutrikuko Bertso Eskolako kideak. Sarreren prezioari dagokionez, sarrerak bost eurotan egongo dira salgai, pilotalekuan bertan. «18 urtetik beherakoek eta langabetuek ez dute ordaindu beharrik edukiko», azaldu dute bertso eskolako kideek. Aitzol Astigarraga, gai jartzailea Gai jartzaile lanetan Aitzol Astigarraga mutrikuarra arituko da. «Gaiak aurreratzerik ez dago, baina esan dezaket saiatuko dela Mutriku inguruko gertaerak ukitzen dituzten gaiak sartzen», adierazi du Xabi Astigarragak. Saioak herritarrengan edukiko duen harrera aurreikusterakoan, erantzuna, «beti bezala», ona izango delakoan daude bertso eskolako kideak. «Ea frontoia girotzen dugun eta jendea gustura gelditzen den. Bide batez, herritar guztiei luzatu nahi diegu bertaratzeko gonbidapena». Horrela ba, beste behin ere, Kalbaixo jaiei bidea egingo dien bertso jaialdiak jai giroa piztuko du herrian. Eta aurreko urteetan gertatu bezala, beste urte batez, Miruaitz pilotalekua bete-bete egingo den aurreikuspena egin dute antolatzaileek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.