Neguko euriteen ondorioz Otalarrako auzo-bidea kaltetu egin zen. Bideko konponketak egiteko, Markina-Xemeingo Udalak Bizkaiko Foru Aldunditik 15.383,21 euroko diru-laguntza jaso du, inbertsio osoaren %90. Falta dena Udalak finantziatuko du. Momentu honetan beharginak konponketa lanak egiten ari dira.