Parte hartzaileek
irrintzi bi bota dituzte txapelketan. Lehenengoa, trikitixa eta panderoaren musikagaz lagunduta; bigarrena, ostera, musikarik barik.
Maila bitan jokatu da txapelketa: umeen mailan eta nagusienean.
Umeen mailan 13 lagunek parte hartu dute. Hurrengoak izan dira puntuazio gehien lortu duten hirurak:
1. Klaudia Erkiaga
2. Xabier Aizpurua
3. Garazi Rojo
Nagusien mailan, ostera, 9 lagunek bota dute irrintzia. Hurrengoak lehenengo hirurak:
1. Naiara Plaza
2. Lorea Zarragoikoetxea
3. Ane Gallo
Sari berezi bat be egon da, eta hori, Joana Meztraintuak irabazi du.
Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten,
“maila handia” egon da parte hartzaileen artean. “Gero eta gaitzagoa izaten da onenak zeintzuk diren aukeratzea”, esan dute.