Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Txosna berriarekin, Mutrikuko Samikollako jaiak berrikuntzekin datoz aurten

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mutriku
2013/09/04
Iazko egitaraua asko aldatu ez badute ere, beste behin ere Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak indarberrituta datoz. Zapatuan eta martitzenean ospatuko dute herritarrek auzoko jaiak. Beti-betiko ekintzak alboratu gabe, ekintza berriagoak ere sartu dituzte aurten jaien antolakuntzan ibili diren auzotarrek. Auzoko gazteak dira dena mugiarazten dutenak. «Normalean beti-betikoak ibiltzen gara auzoko jaiak antolatzen. Aurten aldiz, belaunaldi berriek ere gogor lan egin dute, eta eskerrak haiei ere», adierazi du Garbiñe Agirregomezkorta Samikollako auzotarrak.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Iazko omenduak, Samikollan.

Egitaraua errepasatuta, iazko jaietatik aurtengora aldaketa handiegirik ere ez dagoela esan du. «Aurtengo berezitasuna txosna da. Izan ere, orain arte garaje bat zabaltzen genuen, taberna modura. Aurten, aldiz, txosna bat erosi dugu eta auzoko plazan bertan ipiniko dugu». Aurrera begira, datozen urteetan ere txosna horrekin funtzionatuko dutela esan dute. «Gero, urtean zehar, beste auzo edo leku batzuetako bizilagunek hala eskatzen badute, txosna alokairuan utzi diezaiokegu». Izatez auzoko jai eguna irailaren 10a bada ere (San Nikolas eguna), asteburuko egun bat hartzen dutela azaldu dute. «Jai giroa asteburura ere pasatu nahi izaten dugu eta». Aurten, azken urteetan egin modura, auzotarrek momentu hunkigarririk ere biziko dute: omenaldia. Dagoeneko ohitura bihurtu den aipamenak auzoko plaza kuriosos beteko du martitzenean. «Omendua sekretua izaten da, baina bai, aurte ere badugu zein omendu». Ilusioz antolatutako jaiak Jaien antolaketarekin noiz hasten diren galdetzean, ekaina bukaera izendatu du Agirregomezkortak. «Ekaina bukaeran edo uztaila hasieran hasten gara. Tamalez abuztua beti tartean daukagu eta gero, azken momentuan ibiltzen gara. Baina nola edo hala, jaiak aurrera egiten du eta dena ondo ateratzen da». Ilusioz antolatzen dituzte jaiak, eta auzotarrak direla barru-barruan sentitzen dute. Sentipen horrekin egiten dute dena: jaien antolakuntzarekin hasi eta jaia bera lehertu arte. Txosnaz gain, aurten ping-pong lehiaketa egitea ere aurrikusi dute antolatzaileek. «Hori zapatuan egin nahi dugu, arratsaldean, umeentzako jolasen artean». Dena ia prest dagoenean, auzotarrak azken prestaketak egiten daude murgilduta. Hori bai, auzoa, urteroko jaiak hartzeko prest dago. Horrela ba, beste behin ere, Samikolla jendez beteko da zapatuan eta martitzenean.

Egitaraua Irailak 7, zapatua -11:00. Jaien hasiera: txupinazoa eta brindisa. -14:30. Auzo bazkaria. -18:00. Pottokak eta zezen txikiak. Umeentzako askaria eta jolasak. -22:30. Erromeria, Ezten giro taldearekin. Irailak 10, martitzena -11:00. Meza santua. -Ondoren. Omenaldia. -Jarraian. Salda eta txorizoa. Amaieran txartelen zozketa egingo da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.