Festarik festa dabiltza azkenaldian Lea-Artibaiko eta Busturialdeko herritarrak, deskantsatzeko astirik barik; izan ere, jai batzuk bukatu eta beste batzuk hasten dira. Oraingoan, andramarien lekukoa hartuta datoz Aitxe Kutz jaiak eskualdera; hain zuzen, Berriatura. Aurreko urteetan legez, egitarau zabala dakartzate aurten ere, Lea Artibaikoek.

Aitxe Kutz Txirrindulari saria: X. Juan Luis Kanterape memoriala.
Berriatuko kaleetan jai giroa nabarituko da egunotan; bihar hasi eta datozen zapatu-domeka bietan ekintza ugari izango dira-eta, Aitxe Kutz jaiak ospatzeko. Egun horietan zehar, kirola izango da nagusituko dena: etzirako, herri kirolak, koadrilen arteko bizikleta desafioa eta futbol partidua antolatu dituzte; domekarako, umeentzako duatloia eta ur-jolasak; datorren zapaturako, hilaren 21erako, Aitxe Kutz txirrindulari saria-XI. Juan Luis Kanterape memoriala eta, hilaren 22rako, aldiz, futbol partidua eta borroka librea.
Dena den, kirolaz gain izango da zegaz gozatu herrian: esaterako, mezagaz, parrilladagaz, bazkariekin eta musikagaz.
Berriatua
Irailak 13, bihar. 22:30ean, erromeria Urepel plazan, Angel Eizagirregaz.
Irailak 14.
– 11:00etan, meza Aitze Kutzeko ermitan. Meza ostean, herri kirolak, Kabiesezko harrizulatzaile Taldea eta Bihurri eta Alex TXikon aizkolariagaz. Urepel plazako eskulturen materialak oinarri hartuta (harri zulatzaileak, aizkora…).
– 17:45ean, herriko koadrilen arteko II. bizikleta desafioa. Kostari buelta zeinek arinago eman.
– 18:00etan, futbola: Berriatuko-Astrabuduako A. Liga hasierako partidua, Ibarra futbol zelaian.
– 20:00ak aldera, parrillada (sardinak eta falda errea, sagardoa, txakolina…) errekondoan Goxalde elkartearen laguntzagaz eta Maren eta Izarra trikitilariak alaituta.
Irailak 15.
– 11:30ean, umeentzako duatloia. Ostean, ume txiki eta nagusiagoentzako ur-jolasak.
– 13:00etan, meza, Aitxe Kutzeko ermitan.
– 14:30ean, bazkaria Arriola jatetxean. Gaur izena emoteko azken eguna, Arriola jatetxean bertan.
Irailak 21.
– 16:30ean, XXI. Aitxe Kutz txirrindulari saria. Kadete maila. XI. Juan Luis Kanterape memoriala. Ibilbidea: Berriatua-Markina-Xemein-Berriatua-Ondarroa-Berriatua-Plazakola-Merelludigane-Oleta-lekeitio-Ondarroa-Berriatua.
Irailak 22.
– 10:30ean, Futbol partidua: Berritxuko senegaldarrak-Berritxuarrak.
– 14:00etan, janari senegaldarra. plazara bertaratzen direnentzat.
– 16:00etan, borroka librea, senegaldarren erara.
– 19:00etan, talde senegaldar baten kontzertua.