2011ko marmitako lehiaketako parte hartzaileak
Kalbaixo Txiki egunean egingo du lehiaketa, domekan, ohi bezala, Txoko Eder elkarteak. Irabazleek 250 euro eta garaikur bat lortuko dituzte, eta bigarren sailkatuek 175 euro eta garaikur bat, inoizko saririk potoloenak. Ez dira saritu bakarrak izango: seigarren gelditzen den taldera arte sariak banatuko dituzte.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar izan dute izena. Izan ere, parte hartzaile kopurua mugatua izaten da: hamasei taldek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
Osagaiak, eskura
Ohi bezala, elkarteak marmitakoa egiteko oinarrizkoa emango die parte hartzaileei: hiru kilo hegaluze, lau kilo eta erdi patata, olioa, gatza eta sua. Lapikoa eta tresnak talde bakoitzak ekarri beharko ditu, eta aipatutako osagaiez gain, piperrak, kipula, ogia, pipermina eta tomatea erabili beharko dituzte. Hortik kanpo, barazkiak bakarrik gehitu ahal izango dituzte.
Lehiaketa bukatzean,
marmitakoak enkantean erosi ahal izango dira. “Parte hartzaileei gogorarazten diegu egiten duten marmitakoa saria lortzeko egiten dutela. Marmitakoak
edonork eros ditzake gero, sukaldariek ez daukate marmitakoen gaineko inolako jabetzarik”, aipatu dute antolatzaileek.