![OLYMPUS DIGITAL CAMERA](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/09/pnga_erakutsi-2.pl_.jpeg)
Bi bilera deitu ditu kirol taldeak.
Igeri eskolakoa 18:00etan egin dute: eskolako ikasleak 2. mailara artekoak izango dira;
19:00etan hasiko da igeri taldekoa: 3. mailatik aurrerako ikasleak ariko dira.
Garapen osoa helburu
Ondarru Igeri Taldeak lau helburu nagusigaz hasiko du denboraldi barria: lehenengo eta bat, igeri taldearen ekintzak indartzeko lan egingo dute taldekideek; bigarren helburua igerilarien ahalmenak handitzea izango da; hirugarren helburua kirolaren, osasunaren eta talde lanaren arteko oreka lortzeko oinarriak finkatzea izango da; laugarren eta azkan helburua igeriz apartekoa izango da: kirol jardueraz kanpoko ekintzak antolatuko dituzte.