Zapatuan, 20:00etan,
Deabru Beltzak kale antzerki taldeak
Drumbreak ikuskizuna eskainiko du bihar,
Markina-Xemeingo Zelai inguruan. Ikuskizunak 35 minutuko iraupena dauka eta 20:00etan hasiko da.
Hiru dantzarik eta musikari batek parte hartuko dute ikuskizunean. Perkusioa eta Break Dance-a uztartzen dituen kale ikuskizuna bezala aurkezten da emanaldia. «Erritmoen eta koreografien borroka da», adierazi dute taldeko kideek.
Ikuskizuna «harrigarria» dela esateaz gain, musikagaz, giroa eraldatu eta ikuslegoa liluratzen duela gaineratu dute.
Ibilbide luzea duen taldea
Deabru Beltzak taldea 1996. urtean sortu zen eta ordutik honak, 10 antzezlan aurkeztu ditu taldeak. 2.000 ekitaldi eskaini ditu taldeak eta 60 aldiz ekimen berezien antolakuntza zuzendu dute. «50 hiritako jaien zuzendaritza artistikoa egin dugu eta munduko 30 talderekin egon gara elkarlanean».
Gaur egun, taldeak erakunde ezberdinekin lan egiten du, Eusko Jaurlaritza tartean. «4 kontinente eta 30 herrialde baino gehiagotan egin dugu lan, eta Euskal Herriko talderik nazioartekoena bilakatu gara».
Horrela ba, zapatuan, Drumbreak ikuskizunak markinarrak aho zabalik lagako ditu.