![OLYMPUS DIGITAL CAMERA](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/09/EAJ.jpeg)
Aurrean, ezkerretik hasita, Ibon Aranbarri eta Rikardo Gatzagaetxebarria jeltzaleak
Onarpena ezinbestekotzat jo du EAJk.
Lana «konplexua eta luzea» izango dela jakinda, galtzeko denborarik ez dagoela nabarmendu dute.
Jeltzaleek gogoratu dutenez, Ondarroako udal plangintzarako arau subsidiarioek 1993an jaso zuten behin-behineko onarpena, eta harrez gero, «aldaketa garrantzitsuak egon dira, bai udalerriaren hiri garapenaren aldetik, bai hirigintza alorreko legediaren aldetik ere».
Arau subsidiarioak «iraganean» geratu direla adierazi du EAJk.
Bestalde, Euskal Herriko lurzoruari eta hirigintzari buruzko legeak agindutakoaren arabera, udalak bere arauak aipatutako legera egokitzeko hiri antolamendurako plan orokor bat izapidetu eta onartu behar duela azaldu du.
Hiri esparrua sortzea helburu
Gaur egungo testuinguruan, lurzoruaren ordenamendua eta etxebizitza barrien sustapena hiri esparrua sortzeko ikuspuntutik ulertu behar direla uste du EAJk, «komunitatea bizia eta balorea sortzen duen esparrua» delako. Hiria ez dela esparruaren eta bere hazkundearen antolamendu hutsa adierazi dute: «Ez da etxebitzitza edukia, bizikidetza eta interakzio sozial eta ek