Atzo hasi ziren Berriaturako bidean lanean.
Tarte horretako lanak amaitu ostean, Antiguarako bidean, Artabiden eta Harbide pasealekuan lur jauziek eragindako kalteak konponduko dituzte. Horiek izango dira udalaren lehentasunak.
Obra horiek amaitu eta gero, Drongeneko eraikinera sartzeko eskaileraren konponketagaz hasiko dira.
«Urtea amaitu orduko, amaituta egon behar dira lan guztiak», esan du udalak.
209.000 euroko kalteak
Etengabeko euriteek eragindako kalteak handiak izan dira. 209.000 euro beharko ditu udalak konponketak egiteko, 2013ko aurrekontuan aurreikusi ez zen kopurua. Hori dela eta, konponketa proiektu bat aurkeztu dio udalak aldundiari. Laguntza tarteko, aurrekontu osoaren %90 foru erakundeak hartuko du beregain, egoera berezientzako ataletik.