Asema elkarteak antolatuta, Senegaleko kulturari buruz gehiago jakiteko aukera egongo da domekan Markina-Xemeinen.
Lehenengo, 11:00etan,
harrera egingo zaie senegaldarrei kultur aretoan. Ostean,
hitzaldia egongo da, eta gero, danek batera
bazkalduko dute.
Arratsaldean, Senegaleko
borroka erakustaldia egongo da. Baita Senegaleko
jantzien desfilea ere. Denbora guztian,
zuzeneko musika jotzen be egongo dira senegaldarrak.