Ikasturte berriagaz batera, Uhagon kulturguneak ikastaroetako eskaintza zabaldu du. Betiko ikastaroak mantendu, eta berriak gehitu dituzte kulturgunekoek.
Betikoak:
Saloi dantzak
Tai chia
Gimnasia eta luzaketak
Sabel-dantza eta dantza orientalak
Plaza dantzak
Dantza klasikoa eta balleta
Dantza modernoa
Berriak:
Android mugikorrentzako mendiko GPS ikastaroa
Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa
Josten ikasteko ikastaroa
Ohar moduan, saloi dantzetan hiru maila egongo direla jakin eragin dute antolatzaileek. Bestetik, dantza klasikoa umeei zuzenduta egongo dela esan dute. Azkenik, plaza dantzen ikastaroa, aurten, AIKO taldearen dantza eskolak emango duela adierazi dute. Ikastaro horretan ere talde bi egongo dira: hasiberriena, alde batetik, eta jarraipeneko taldea, bestetik.
Ikastaro guztiak
urrian hasiko direla esan dute, saloi dantza, tai chia, gimnasia eta GPS ikastaroa kenduta. Horiek, irail amaieran.
Bestetik, udazkenerako beste ikastaro batzuk be egongo direla aurreratu dute. Horietako bat, oihal eta trapezio ikastaroa izango dela ere esan dute.
Ikastaroetan parte hartzeko
Uhagon kulturgunean eman behar da izena. Horretarako, telefonoz dei daiteke Uhagonera, 94 6166303ra, emaila idatzi kulturgunea@uhagon.com helbidera, edota zuzenean, bertara joan. Bulegoko ordutegia 10:00etatik 13:30erakoa da; martitzenetan eta eguaztenetan arratsaldez ere bai, 15:30etik 19:00era.