4.845 euro batu dira Lekeition, Malick Fallen gorpua Senegalera eroatea ordaintzeko
Lekeition jaietan portuan hildako senegaldarraren gorpua Senegalera eroan dute. Herritarrek gorpua jaioterrira eramaten lagundu dute eta itsulapiko bidez, kontu korrontez eta eskura emanda, 4.845 euro bildu dituzte Lekeition. Berez, gorpua Senegalera eroateak 4.175 euro balio du. “Diru guztia, baina, familiari bidaliko zaio hurrengo egunetan, elkartasun gisa”, adierazi du Lekeitioko Udalak.
Gorpua, jada, Segenalen dago.
Bide bereti, udalak herritarrek erakutsi duten elkartasun olatua txalotu du. “Herritarrak zoriondu nahi ditu, ezbeharra gertatu zenetik gaurdaino erakutsitako elkartasunagatik”.