
Hegaluze kanpaina emaitza kaskarrak ari da uzten. Abuztuaren 15era arte nahikoa polito joan zen hegaluze arrantzualdia; hortik aurrera, baina, arrantzatutako kilo kopuruak behera egin du.
Ondarroako kofradian 349.000 kilo hegaluze lehorreratu dituzte, eta kiloa, bataz beste, 3,06 eurotan saldu da.
Lekeition 37.446 kilo zenbatu dituzte. Herriko txalupek, dena dela, beste portu batzuetan egin dute salmenta.
Mutrikun Elenita Berria dabil hegaluze kanpaina egiten. Orain momentuan itsasoan dago itsasontzia, eta ziurrenik, bihar sartuko da portura. Orain arte 8.000 kilo hegaluze saldu dituzte, 3,50 euroko bataz besteko prezioan.