Emazte ohiak semea Alemaniara eraman duela salatu du Mutrikun bizi den ondarrutar batek
Babes bila Espainiako Auzitegi Gorenera joateko asmoa erakutsi du Martin Bilbaok. Emazte ohia alemaniarra da, eta Eibarko auzitegi batek ukatu egin zion 6 urteko umea Alemaniara eramatea, baina Lurralde Auzitegiak onartu egin zuen ondoren.
Jaio zenetik Mutrikun bizi izan da umea, eta aitak uste du auzitegiak semearen eskubideak urratu egin dituela hartutako erabakiarekin.