Urteko hitzordua ailegatu da Aulestira,
herri osoa Santa Eufemira igoko den eguna. Hori, baina,
hilaren 16an eta 22an izango da. Hilaren
20an, berriz,
aulestiarrek herriko plaza beteko dute. Hortaz, mendian zein herrian jai giroa izango nagusi.
Goizeko mezagaz emango diete hasiera herriko jaiei aulestiarrek, astelehenean. Horren ostean, Zelai Alain egongo diren poney-ez, Esteibar eta Obietaren erromeriaz, Gazte Asanbladak antolatutako txapel jaurtiketaz eta Bide Batez taldearen erromeriaz gozatzeko aukera egongo da herrian.

Hilaren 20an jarraituko dute jaiek, eta musikaz jantziko da orduan Aulesti. Izan ere, 22:30etik aurrera, lau musika talderen doinuak izango dira entzungai herriko plazan. Gainera, egun horretako rock kontzertuez gozatu nahi duenak Gababusa autobus zerbitzua izango du aukeran; bai Aulestira joateko, eta baita beste herri batzuetara bueltatzeko ere. Izan ere, Lea-Artibaiko herri guztiek eskainiko dute zerbitzu hori. Hori bai, Gababusa erabili nahi dutenek txartela erosi beharko dute aurretiaz, nork bere herriko udaletxean.
Hilaren 22an, berriz ere Santa Eufemin bilduko dira herritarrak. Aurreko urteetan jende dexente bildu duen
irrintzi lehiaketa egingo dute aurten ere; hain zuzen ere,
24. txapelketa izango da aurtongoa. Hala ere, hori baino lehen, meza, elkarretaratzea, erromeria eta ermitara igoera izango dira. Aurtengo
jaiak agurtzeko, aldiz,
bolo txapelketa eta Obaneuke taldearen erromeria izango dira.
Aulesti
Irailak 16.
– 10:00etan, meza, ermitan.
– 11:30etik 12:30era, poney-ak, zelaian (Zelai Alai).
– 12:00etan, meza goiko zelaian.
– 13:00etan, erromeria Esteibar eta Obietagaz.
– 17:00etan, txapel jaurtiketa, Gazte Asanbladak antolatuta.
– 20:00etan, erromeria Bide Batez taldeagaz, plazan.
Irailak 20.
– 22:30ean, rock kontzertua: Itziarren Semeak, Vendetta, Iheskide eta Dsaust taldeak.
Irailak 22.
– 10:00etan, meza ermitan.
– 12:00etan, meza goiko zelaian.
– 12:45ean, elkarretaratzea zelaian, Euskal Preso Politikoen eskubideen alde, Herrirak antolatuta.
– 13:15ean, erromeria Esteibar eta Obietagaz.
– 13:30ean, 33. ermitara igoera. Sariak: gizonezkoetan lehenengoarentzat, 90 euro eta
txapela; bigarrenarentzat, 75 euro; hirugarrenarentzat, 60 euro, laugarrenarentzat, 45 euro; bosgarrenarentzat, 30 euro; emakumezkoetan lehenengoarentzat, 90 euro eta
txapela; bigarrenarentzat, 75 euro; hirugarrenarentzat, 60 euro; laugarrenarentzat, 45 euro; bosgarrenarentzat, 30 euro.
– 14:00etan, 24. irrintzi txapelketa. Sariak: lehenengoarentzat, 85 euro eta txapela; bigarrenarentzat, 70 euro; eta hirugarrenarentzat, 45 euro.
– 16:00etan, bolo txapelketa.
– 20:00etan, erromeria Obaneuke taldeagaz, plazan.