Herbeheretan jokatuko da
Europako soka-tira txapelketa. Aurten,
Mutriku Soka-Tira taldeak ezin izan du Europako txapelketan parte hartu. Izan ere, kirolari batzuen lana dela-eta taldea osatu ezinik geratu dira mutrikuarrak.
Jabier Urresti Mutriku Soka-Tira taldekoa da, baina
Laukizko Gaztedi taldearekin parte hartuko du datorren astean jokatuko den Europako txapelketan. Gaztediren
talde mixtoan jokatzera joango da ondarrutarra. «Beraiek eskatu zidaten Europako txapelketan eurekin parte har nezan», dio Urrestik. «Euren taldea osatzeko nirekin kontatzen zutela esan zidaten», gaineratu du.
Urresti Mutriku Soka-Tira taldeko tiralari izateaz gain, entrenatzaile ere bada gaur egun.