Taldeak herritarrei bi proiektuekin bat egiteko deia egin diote, beste behin ere.
Besteak beste,
Usotegin belar mozketagaz eta haziak ereiteko guneak egokitzen jarraituko du taldeak.
Eguzki Begiran, ostera, ahuntzentzako gunea egokitu eta sasiak moztuko dituzte herritarrek.

Funtsean, biharko ekimenekin, taldeak udako oporraldia pasatu eta gero bi proiektuei barriro ere bultzada eman nahi izan die. «Barriro hasten gara».
Horrela ba, taldeak
hitzorduak zehaztu ditu zapaturako: «09:00etatik 12:30era egongo gara beharrean, bi lekuetan».
Nahi duten lekuan eta orduan
Herritarrak nahi duten lekura joan ahal direla esan dute Lekitto Bedarra taldeko kideek. «Bakoitza nahi duen tokira eta ahal duen orduan joan daiteke.
Taldekoak jarriko dute lanabesak».
Herritarrek eraman behar dituzten gauza bakarrak «ilusioa eta lagun artean egoteko gogoa» direla aurreratu du taldeak.
Bide beretik, Eguzki Begiran ortu zati bat edukin nahi duten herritarrei deialdi berezia egin die taldeak. «Horiei bihar bertan egoteko eskatzen diegu. Izan ere, talde kudeatzailea sortuko da zapatuan bertan, ekimen hori aurrera eroateko».
Lekitto Bedarrak uztailean egin zuen azken ekimena bi guneetan. Orain, ikasturtea hasiaz batera, barriro be gogotsu eta indarberrituta agertu dira taldeko kideak. Hau da, behar egiteko eta guneak ondo-ondo lagatzeko ilusioz agertu dira.