Ondarroako Arraun Taldeak emakumeei deialdia zabaldu die trainerua osatzeko
Ondarroako Arraun taldea emakumezkoen trainerua ateratzeko beharrean dabil. Horregatik, lehen ibilitako emakumeei eta arrun mundua ezagutu nahi duten guztiei dei egin die elkarteak. “Ondarroan arraunean emakume asko ibili dela ikusita, trainerua atera behar zela pentsatu genuen”, esan dute. “Geugaz batera abentura honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu”, gaineratu dute.
Aurten emakumeen talde bi eduki ditu Ondarroako Arraun Taldeak: txiki-kadete mailakoa, eta gazte-senior mailakoa. Baina bateletan atera dira bakarrik. “Orain helburua, trainerua ateratzea da”, esan dute.
Interesa duten 16 urtetik gorako emakume guztiak gonbidatu nahi ditu arraun taldeak irailaren 20an, 18:00etan, arraun elkartean egingo den batzarrera.