Miruaitz frontoiak protagonismo berezia hartuko du
Kalbaixo jaietan. Izan ere,
zesta puntako bi jaialdi handi egongo dira bertan: alde batetik, gaur
Zoco Txapelketako finala jokatuko da; bestetik, domekan
Txurruka eta Egurbideren omenezko kinielak jokatuko dira.
Zoko txapelketako finala lehenengo bider jokatuko da Mutrikun.
20:00etan hasiko da, bihar. Bikoteka, 20 tantoko kinielak jokatuko dituzte gazteen eta seniorren mailetan.
Txapelketan tarteko final gehiago ere jokatuko dira Berriatuan, Gernika-Lumon eta Markina-Xemeinen. Jaialdi denetako emaitzak kontutan hartuta, urriaren 11n lau bikote onenak helduko dira finalera. Markina-Xemeinen jokatuko da finala, urriaren 11n.
Domeka gauean ere zesta-puntaz gozatzeko aukera egongo da Mutrikun,
22:30etik aurrera. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko lau bikotek kinielak jokatuko dituzte 25 tantora.
Domekako jaialdia
Patxi Txurruka eta Jose Antonio Egurbide Mutrikuko pelotari ohiei omenaldia izango da. «Biak Ameriketako Estatu Batuetan bizi dira, eta aurten Kalbaixotan hemen daudela aprobetxatuta, jaialdia euren omenez egitea erabaki dugu», azaldu dute Danok Bat Elkartekoek.
Partiduak
BIHAR, BARIKUA
Gazteak
Retolaza-Azpitarte
Lander-Andonegi
Martin-Gandiaga
Iñaki-Arrizabalaga
Seniorrak
Barandika-Ubilla
Antxon-Arrien
Arbe-Garate
Lander-Leke
DOMEKA
Beitia-Garita (Mutriku)
Meabe-Zabala (Markina-Xemein)
Barandika-Leke (Gernika-Lumo)
Aimar-Ubilla (Berriatua)