Irailaren 29rako antolatu dute
Libre eguna Lekeition 35/02 eta gazte independentisten kontrako sumarioetako auzipetuek. Atzo egin zuten aurkezpena Bilbon, eta “gaztazkatik konponbiderako zubia” igarotzeko deia egin zuten.
35/02 eta gazte independentisten sumarioetan Lea-Artibaiko hiru lagun daude:
Isa Mandiola markinarra 35/02 sumarioan; eta ZuriƱe Gojenola eta Gaizka Likona lekeitiarrak gazte independentisten sumarioan.
Mandiolak azaldu duenez, estatu espainolaren asmoa Euskal Herrian zabaldu nahi den ziklo barriari oztopoak jartzea da. “Horretarako beste tresna bat gehiago dira makroepaiketak”, dio. “Estatu espainolaren beste eraso bat da hau”, dio.
Eraso guzti horiei aurre egiteko, Euskal Herriko gizarteak “nahikoa da” esan behar duela gaineratu du Mandiolak. “Gure esku dago erasoak gelditzea”, azaldu du. “Horretarako, denon artean eraiki behar dugu harresia”.
Urrats bat gehiago emateko momentua dela gaineratu du, eta horretarako dei egin dutela auziperatuek Lekeitioko Libre egunera. “Guk libre izan nahi dugula erakutsi behar dugu, gure eskubide denekin”, dio Mandiolak. “Eta horretarako
denon parte hartzeak dauka garrantzia“, gaineratu du. Horrela, familiei, adin desberdineko jendeari, gazteei… denei egin zieten atzoko aurkezpenean Lekeitiora joateko deia.
Aurkezpenean, alde ekonomikotik
epaiketek edukitzen duten gastu handia nabarmendu zuten. Auziperatuen arabera, 700.000 euroko kostua edukiko dute epaiketa biek. Epaiketak luzatuko balira, beste 200.000 euronako kostua gehituko litzateke.

Lekeitioko Libre egunerako egitarau zabala prestatu dute. “Ezinezkoa zaigu jasotako eskaintza guztiak egitarauan sartu, baina hala ere, eskertu nahi diegu guzti-guztiei egindako ahalegina”, azaldu zuten atzoko aurkezpenean.
Hurrengoa izango da hilaren 29ko egitaraua:
-10:30ean: Txupinazoa herriko plazan, ekitaldia, eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kalejira.
-11:00etan: Herri kirolak herriko plazan. Erakustaldia eta lehia.
-11:30ean: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa umeen gunean.
-12:30ean:
Elkartasunetik konpromisora ekimena portuan.
-13:30ean: Ekitaldia herriko plazan.
-14:30ean: Balkoitik balkoira bertso saioa herriko plazan.
-15:00etan: Herri bazkaria frontoian.
-16:30ean: Bazkal osteko kantu herrikoiak frontoian.
-17:30ean: Irrien lagunak umeen gunean.
-18:00etan: Kontzertuak herriko plazan: Iheskide, Itziarren semeak eta Gatibu.
-Egun osoan:
Terraza, ludoteka, tailerrak eta umeentzako jolasak umeen gunean.
Herri denda, txosnak eta bokatak herriko plazan.
Kale animazioa, musika eta giro ona herrian zehar.