Hamabi bat postu izango dira zapatuan Ispasterko nekazal azokan
Aurreko urteetan legez, zapatuan ere nekazal azoka hartuko du Ispasterrek, Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkarteren eta Ispasterko Udalaren eskutik. Herriko frontoian eta elizpean egingo dute hori, 10:00etatik 14:30era bitartean. Besteak beste, Lea-Artibaiko produktuak erosteko aukera izango du Ispasterrera doanak: hala nola, ortuariak, baserriko ogia, artisau gozoak, sagardoa, txakolina, mermeladak eta kontserbak, ahatekiak, gazta, 2014ko Ibilaldiko produktuak… Horrez gain, azoka eremuan, artisauen salmenta eta erakusketa txikia ere izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Halaber, txahalaren hegala erreta dastatzeko aukera ere izango dute azoka bisitatzen dutenek. 11:30etik aurrera, ostera, pilota partiduez gozatzeko aukera ere izango da Ispasterko frontoian.