“
Hondakinen gaian ere Lekeitio herri iraukor bihurtzeko“, herritar talde batek hondakinen gaia jorratzeko
batzarra egingo du egunean (
hilak 19),
kultur etxean, 19:00etan. Oro har, herrian “
hondakin gehienak nahastuta” botatzen direla diote herritar batzuek. “Hondakinen gaiarekin kezkatuta dagoen Lekeitioko herritar talde bat gara. Gaur egun daramagun bizimodu eta kontsumo ereduak hondakin asko sortzera bultzatzen gaitu”, diote.

Horrela ba,
hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatu printzipioari jarraituta,
Lekeitiok duen egoera irauli nahi dutela diote. “
Lekeitiar bakoitzak 400 kilo zabor sortzen ditu urtean. Horretatik
%30 biltzen da gaika, bakarrik. Beste
%70 nahasian jaso eta zabortegietan pilatu edo Zabalgarbiren erraustegian erretzera doa“. Herritarren esanetan, zabortegia zein erraustegia “
biak dira kutsakorrak“. “Ez diote hondakine arazoa konpontzeari bat ere laguntzen”.
Horren aurrean,
lehenengo pausoa hondakin kopurua murriztea dela diote. “Kontsumitzaileon esku dago, zabor gehiago edo gutxiago sortuko duten produktuak erostea. Eta udalak ere badauka zereginik hondakinak gutxitze aldera: jaietarako material berrerabiltgarria eskuratu, plastikozko ontziak banatu arrandegi eta harategietan…”.
Hondakinak gutxitzeko lehenengo pausoa kopurua murriztea dela dio herritar taldeak; herritarren jarrera garrantzitsua dela eta udalaren konpromisoa ezinbestekoa dela diote
Horretaz gain,
materialak berrerabiltzea ere bultzatu nahi du herritar taldeak. “Zabortegira edo errustegira doan hondakina aprobetxatu egin daiteke, eta bigarren bizitza bat emon”.
Herritarren esanetan, arduradunek “egoera ezkutatu nahi dute”. Horren aurrean, eurek gaia “azalera atara” nahi dutela diote. “Lekeiton sortzen dugun hondakin kopurua murriztu nahi dugu, sortzen dugunaren zati bat berrerabili, eta berrerabili ezin daitekeena birziklatzeko jarrera aldaketa bultzatu nahi dugu”. Bada,
herritarren jarrera “oso garrantzitsua” dela diote,
udalaren konpromisoa ere “ezinbestekoa” dela esaten duten modu berean.
Birziklatze tasei dagokienez,
tasak igo egin behar direla diote, “ezinbestean”. Izan ere, herritar horien ustez, gaikako bilketa
tasak txikiegiak dira, “onartezinak”. “Egoera irauli ahal izateko neurri zehatzak hartu behar dira”. Tasak igotzeko, bada, bilketa sistema aldatu behar dela diote. Euren iritziz, edukiontzien borondatezko erabilpenak “ez du emaitza onik eman”. Munduan zabalduta dauden bilketa sistema desberdinak kontuan hartuta, “sistema eraginkorrenaren aldeko apustua” egiteko eskatzen diote udalari.
“Kutsatzea ezin da aukera bat izan”.