369 umek daukate izena emonda, eta zapatuan beste 100 baino gehiagok izena emotea aurreikusten du Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteak.
09:00etatik 14:00etara arte izena emon ahalko da, udaletxeko frontoian.
Hitzorduaren gertutasuna tarteko, «azkan ikutuak» emoten zebiltzan gaur antolatzaileak.
Barrikuntza bat baino gehiagogaz dator lehiaketa azaldu dutenez: talde bakoitzari –4 urtetik 8 urterako taldea eta 9 urtetik 14 urtera artekoa–
25 sari potolo emon izan zaizkio orain artean. Aurten, baina, gehiago izango dira. Izan ere, elkartearen egoitzan dauzkate pilatuta aurreko urteetan banatu ez diren opari batzuk, eta haiek guztiak banatuko dituzte, «arrainak harrapatu dituztenen artean», zehaztu dutenez.
Bestela, ohiko sariak banatuko dituzte: arrain gehien arrantzatu dutenei sari bereziak emongo dizkiete. «Gerta daiteke bardinketaren bat egotea ale kopuru bera arrantzatu delako, eta sailkapenaren arabera sari antzekoa emongo zaie». Arrainik pisotsuena arrantzatzen duenak ere sari bat jasoko du; aparteko sari berezi bi ere egongo dira, 2.009. urtean jaiotakoen artean zozketa baten arabera. Gainerako parte hartzaileek sari bana hartuko dute parte hartze hutsagatik, zenbat arrantzatu duten kontuan hartu barik.
Hitzordua, 14:00etan
Gaztetxoak 14:00etatik 14:30era bitartean bilduko dira frontoian. Ogitarteko eta freskagarri bana hartuta, kalejiran joango dira Itsasaurreraino. Hantxe botako dute arrantzuaren hasiera iragarriko duen txupina. «Ordura arte ezin izango da arrantzan hasi, ez eta lekurik hartu ere», ohartarazi dute antolatzaileek. Kontrakoa egiten dutenak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Debekatuta egongo da, bai eta ere, lazunak harrapatzea, zazpi zentimetrotik beherako arrainak hartzea, arautu bako aparioak erabiltzea; identifikatu barik egotea; ikuskaritzan arrantzuaren berri ez emotea; lehiakide bat baino gehiagoren arrainak batzea, eta lehiaketaz kanpoko arrantzuak aurkeztea.
Iazko argazkiak, eskura
DJoan den urteko arrantza lehiaketako argazkiak eskuratu ahal izango dituzte parte hartzaileek. Argazki batzuk udaletxeko beheko bulegoan daude ikusgai ipinita, opariekin batera. «Eguraldi ona egiten badu, frontoian ipiniko ditugu, umeek ikus ditzaten. bakoitza bere zenbakiagaz».