Euskaltzaindiak eta Lekeitioko Udalak antolatu dute ekimena;
barikuan izango da,
19:00etan.
Omenaldian
hitzaldi sorta eskainiko dute hainbat lagunek. Hitzaldietan Eusebio Azkueren bizitza eta obraren errepasoa egingo dute.
Euskaltzaindiak eta Lekeitioko Udalak Azkue omentzeko «beharra» ikusi dutela adierazi dute.
Barikuko ekitaldia Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordearen ekimenez antolatu da. Hori aprobetxatuz, batzorde horrek hileko bilera Lekeition egingo du, bihar bertan, 15:00etan.
Hurrengoa izango da barikuko
egitaraua:
Sarrera-hitzak. Hizlaria: Maitane Larrauri, Lekeitioko alkatea.
Eusebio Azkueren poesiaren bidetik. Jon Kortazar.
Parnasotik Euzkadira. Eusebio M. Azkueren poesigintza eta nazio identitatea. Josu Biuesca.
Zein dira eta zein ez E. M. Azkueren bertsoak? Xabier Altzibar.
Agur-hitzak. Andres Urrutia, euskaltzainburua.