Ikasturte barrirako ikastaroak aurkeztu ditu Ispasterko Udalak
Ikasturte barriagaz, ikastaro bakarriak ere badakartza Ispasterrek: hala nola, jostura, euskera, dantzak, yoga, aerobik, pilates eta beste hainbat.
Dagoeneko, gainera, izena eman daiteke 2013/2014 denboraldiari begira antolatutako aipatu ikastaroetan. Hain zuzen, irailaren 25era arte izango du interesatuak horretarako aukera udaletxean bertan 10:00etatik 14:00etara, zein udalaren webgunetik jaitsitako matrikula orria udala@ispaster.net helbidera bidalita. Ikastaro horien prezioa izena ematen duen jende kopuruaren araberakoa izango dela jakinarazi du Ispasterko Udalak.
Ispaster
Gorputza martxan. Astelehen eta eguaztenetan, 17:00etatik 18:00etara. Nagusientzako. 6-15 kideko taldea.
Patchwork. Astelehenetan, 17:30etik 19:30era. 6-15 kideko taldea. 27 euro pertsona bakoitzak hileko.
Aerobik. Astelehen eta martitzenetan, 18:10etik 19:10era. 8-15 kideko taldea.
Euskera. Martitzenetan, 17:30etik 19:30era. 6-15 kideko taldea.
Pilates. Martitzen eta eguenetan, 18:30etik 19:30era. 8-15 kideko taldea.
Dantza. Barikuetan 18:30etik 20:00etara, zapatuetan 10:00etatik 11:30era eta 11:45etik 13:15era.
Jostura. Eguenetan 18:00etatik 20:00etara. 8-15 kideko taldea.