Kalamua landatuta zeukan 36 urteko herritar bat atxilotu du Ertzaintzak, Berriatuan
Osasun publikoaren aurka egitea egotzita, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Ondarroako ertzainek, Berriatuan. Atxilotua kalamua landatuta zeukan lurretan harrapatu zuten ertzainek. Atxiloketa atzo, 10:30ean, gertatu zela jakin eragin du Ertzaintzak. Kalamua landatuta edukitzeaz gain, gizonezkoak kalamua landatzeko eta sikatzeko tresneria ere bazeukala esan du Ertzaintzak.
Ertzaintza zaintza lanak egiten zebilela, kalamua landatuta zegoen eremua ikusi zuen. Gunea ikuskatzen zeudela, 4×4 ibilgailu bat ihesean ikusi zuten eta haren atzetik joan ziren. Ibilgailuaren barruan sikatutako kalamua zegoela ikusi zuten ertzainek. Horrela ba, ibilgailuaren jabea atxilotu zuten.
Atxilotuak aurrekari polizialak dituela jakin eragin du Ertzaintzak.