Aranbaltz kultur elkarteak hitzordua 11:00etan jarrri du, Izubitxeko elkartean. Ziortza-Bolibarren
desanexioaren IX. urteurrenaren harira egingo da mendi martxa. Batzarrean mendi martxa antolatu ahal izateko
lanak banatuko dituzte, laguntzaileen batzarra egiteaz gain. Batzarra egin eta gero, kopaua ere egongo dela esan dute Aranbaltzeko kideek. “Laguntzeko prest bazaudete, etorri edo esan!”.