35 urteko txirrindulari bat zauritu zen atzo, auto batek harrapatuta
Markina-Xemeingo BI-633 errepidetik zihoan 35 urteko gizonezkoa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez, Iruzubietako bidegurutzearen inguruetan jazo zen istripua, 18:50ean. Bizikletan zihoala auto batek harrapatu zuen gizonezkoa, eta zeuzkan zauriak zirela eta, helikopteroz eroan behar izan zuten Gurutzetako ospitalera.