Beste urtebetez, lagunarteko triatloia jokatuko dute aulestiarrek. Hain zuzen, aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta zapatuan lehiatuko dira, 11:30etik aurrera. Iaz bezala, aurten ere segan, bizikletan eta korrika ariko dira aipatu egunean.

Iazko lagunarteko triatloia.
«Lagunarteko proba bat» dela argi utzi gura izan dute antolatzaileek; «parte hartzaile gehienei galdetu ere ez zaie egin parte hartu nahi duten ala ez; beraz, inor ez daitela hasarratu parte hartu nahi ez badu, esan eta ordezkoa aurkituko dugu».
Hain justu, antolatzaileek 11 talde apuntatu dituzte: Juan Luis, Laja eta Sabin; Makro, Iñigo Santos eta Alonso; Orrospen, Antso eta Matxi; Ainara, Itziar eta Aitzi; Nabarro, Iñigo eta Jon; Aiora, Jani eta Maitane; Ane, JOne eta Iraiz; Fermin, Eneko eta Aitor Antsotegi; Jony, Mitxelo eta Madari; Txipurrio, Kolkin eta Igorrillo, eta, azkenik, Artako, Pirito eta Egur. Dena den, horiez gain, beste talderen batek parte hartu nahi badu, «ongietorria» izango dela adierazi dute; «betiere, kiroltasunez badatoz».
Behin triatloia bukatuta, bazkaria egingo dute herrian, aurreko urteetan bezala. Bazkarira joan nahi duenak izena eman beharko du Ilunzar tabernan.