Ongizatea gai hartuta, erretiratuentzako batzarra egongo da barikuan Markina-Xemeinen
11:00etan izango da batzarra, erretiratuen lokalean. Batzarrera bertoko oinarrizko zerbitzuetako gizarte langilea eta udaleko ordezkariak joango dira. Udaletik batzarrera joateko deia egin diete erretiratu guztiei.