Malick Fall Lekeitioko portuan hildako senegaldarraz edukitako
elkartasuna dela eta, Senegalgo kontsulatuak
gutuna bidali dio Lekeitioko Udalari. Gutunean lekeitiarrei “eskerrak” eman dizkiete senegaldar elkarteari emandako laguntzagatik eta diru bilketaren kanpainan edukitako prestutasunarengatik. Jarraian udalaren eta herriaren gizatasuna “goraipatzen” da Senegaleko ordezkari politikoen izenean. Lekeitioko udalak herritarrei eman nahi izan die gutunaren berri, denen prestutasuna eskertzeko.