Auzotarrek egin zuten eskaria Markina-Xemeingo udalak egiten dituen auzo batzarretan, eta udalak, Bizkaiko Foru Aldundira bideratu zuen eskaria, haren eskumena delako. Orain, eskaria beteta, Mibe auzoko sarrera eta irteeretan, eta Markina-Xemeinen, Lekoiz hasieran ere jarri dituzte abiadura arautzeko 50 kilometro ordukoko muga ezartzen duten seinaleak.