Hiru lagun atxilotu dituzte Markina-Xemeingo garbigunean lapurretan ari zirela
Atzo arratsaldean, 20:15ak aldera, Garbigunea itxita zegoela hiru gazte barruan harrapatu zituen Ertzaintzak.
Ertzainek furgoneta bat ikusi zuten Garbigune kanpoan, eta hurbildu egin ziren. Artxiboetan begiratu eta furgonetaren jabeak aurrekariak zeuzkala ikusi zuten ertzainek. Orduan, bertara hurbildu ziren, eta ertzainen arabera, ate alboan objektu mordoa zeuden pilatuta, “eroateko asmoagaz”.
Ertzainek, orduan, barruan zeuden hiru gazteak atxilotu zituzten.