Goitia uztailean joan zen
Floridako Dania Jai Alai pilotalekura jokatzera. Uda sasoian hainbat pelotari etortzen dira handik Euskal Herrira, eta haien hutsunea betetzera joan zen
Goitia. Aste batzuetarako joan bazen ere,
egonaldian Goitiak “joko maila ona” erakutsi duela esan dute, “hasiera hasieratik gainera”. Uda ostean Euskal Herrira bueltatzekoa zen, baina Dania Jai Alai pilotalekuak gaztea fitxatu du. Horrela, Goitia
datorren udara arte behintzat Dania Jai Alaiko pelotaria izango da.
Dania Jai Alai pilotalekuan jokatzen dute, besteak beste, Diego Beaskoetxeak, Gotzon Enbilek, Erik Mendizabalek eta Andoni Arriagak. Markinarrak ere badaude: Jonathan Etxebarrieta “Etxeba” eta Eñaut Salegi.
Goitia izen bereko pelotariaren semea da, eta
familian, pelotari gehiago ere eduki ditu: Alvaro eta Joaquin Goitiandia osabak aitaren aldetik, eta Felix Espilla eta Juan Mari Mandiola amaren partetik. Tomas Goiogana pilotari ohia, gainera, Goitiaren aitona da.