II. Marabilli sormen festibalak kalera aterako ditu ikuskizunak
http://www.youtube.com/watch?v=PndUOmyc-MQ Aitzol Aramaio zinegile ondarrutarrak hainbeste aldiz amestutako Festibalak barriro ere Ondarroa sormenez jantziko du urriaren 10etik 13ra. Puntako artistak izango dira aurten ere izarrak, baina horretaz gain, hitzaldiak, iazko ekimen arrakastatsuak eta proiekzioak izango dira nagusi. EGITARAUA IKUSTEKO edota DESKARGATZEKO, egin klik albistean!

- 12:00: Matineea zine aretoan: Agur esateak dokumentala
- 11:00-12:00: Marabilli irratsaioa Radixu Irratian (105.5 FM). Festibaleko gorabeherak, elkarrizketak, bitxikeriak…
- 19:30: Hasiera ekitaldia: Manuel Elu eta Kresala Musika Bandaren kalejiragaz, Musika Plazatik Kalekurutzera.
- 20:00: Sormena 10 minututan. Arraun Taldeko arraunlarien sarrera. Aurkezleak: TXO! Antzerki Kolektiboa. Artistak: Oier Lertxundi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Pantxo Bedialauneta, Nagore Aranburu, Ismael Iglesias eta Unai Iturriaga. Kofradia Zaharrean. Sarrera: 3 euro.
- 22:30: Muchachito y sus compadres, Bide Onera zine aretoan. Sarrera: 15 euro.
- 12:00: Matineea Bide Onera zine aretoan: Pura vida Iñaki Otxoa de Olza mendigoizaleari buruzko dokumentala. Sarrera: 3 euro.
- 18:00: Portuko Ranpan, DJ DZ Master Class-a.
- 18:30: Bostok argazki taldearen aurkezpena, Kofradia Zaharrean
- 20:00: Leyos Vargas Llosa El Quijote hitzaldia Ramon Chaoren (idazlea, kazetaria eta musikari galiziarra) eskutik, Kofradia Zaharrean.
- 20:30: Fanfarria Taquikardia (Galizia), Itsasaurretik.
- 21:00: In forma pauperis kale antzerkia, Carro F.C. (Katalunia) taldearen eskutik, Musika Plazan.
- 22:30: Solasaldia Bide Onera zine aretoan: Fernando Leon de Aranoa eta Asier Altuna zine zuzendariak eta Bide Ertzean taldearen 77 disko berriaren aurkezpena. Sarrera: 6 euro.
- 00:30: Jaia Portuko Ranpan: DJ DZ!
- 12:00: Matineea Bide Onera zine aretoan. Koldo Almandozen Perlak. Berak eta Anjel Aldarondok berba egingo dute. Sarrera: 2 euro.
- 12:00: Ondarroako artistak, kalez kale.
- 13:00: In forma pauperis kale antzerkia, Carro F.C. (Katalunia) taldearen eskutik, Itsasaurren. Ostean, kalejira, Fanfarria Taquikardia taldeagaz.
- 13:30: Txiste poteoa, tabernaz taberna, Alde Zaharretik hasita, Anartz Iturberen eskutik.
- 19:00: Zine gala, Bide Onera zine aretoan. Amaren eskuak. Bertan izango dira, Mireia Gabilondo zuzendaria eta Karmele Jaio idazlea. Aitzol Aramaiori omena. Sarrera: 6 euro.
- 22:30: Benetako Marabilli kontzertua.Kiko Veneno eta The Excitements (Katalunia) taldeen emanaldia, Musika Plazan. Ostean, DJ Elepunto. Sarrera: 5 euro + borondatea. 14 urtetik beherakoek, doan. Oharra: eguraldi txarragaz, ekitaldia Zaldupe eskolako aterpean egingo da.
- 12:00: Matineea Bide Oneran: Amalur, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquerten filma. Larruquertek berba egingo du. Sarrera: 2 euro.
- 18:00: #ResistOndarru, Zubi herria harrizko irria dokukmentalaren estreinaldia, Bide Oneran. Sarrera: 5 euro.
- 20:00: Garazi Etxaburu dantzaria, Jainko Txiki eta jostalari hura lanaren estreinaldia: Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta Kirmen Uribe. Sarrera: 10 euro.
- Yolanda Eizagirreren argazki erraldoiek Korreta apainduko dute Festibalak dirauen egunetan.
- Urriaren 10etik 20ra, Kofradia Zaharrean, Ismael Iglesiasen margolanen erakusketa.
- Egunero, 11:00etan, Marabilli irratsaioa, Radixu Irratian 105.5 FM