Ikasturtea hasi eta aste batzuetara, Lekeitioko Udalak
Eskola eta umeen garraiorako prebentzio kanpaina jarri du martxan. Txikien segurtasuna lehentasunezkoa dela iritzita, eta ezbeharrak ekiditzeko asmoz abiatu dute kanpaina.
Horrela, urriaren 7a arte auto gidariei, beraiek zein umeek bete behar dituzten
oinarrizko segurtasun neurriak gogoratuko zaizkie.
Kanpainagaz, ibilgailu gidariek zein bidaiariek
segurtasun uhala loturik eroan behar dutela gogoratu nahi du udalak, “herri barnean ere istripuak gerta daitezkeelako”. Gainera, umeen kasuan
pisu eta urteen arabera homologatutako sistema erabili behar dela gogorarazi du.
Urriaren 7tik aurrera umeak eskolara autoan segurtasun
neurriak bete barik eroaten jarraituz gero, udaltzaingoa isunak jartzen hasiko dela jakin eragin du udalak. “Egoera honetara heltzea ekidin nahi du udalak, baina lehendabizikoa umeen segurtasuna bermatzea da”, azaldu dute.
Udalak gaineratu du, “jarrera osasuntsuago” batzuen alde
umeekin ikastetxeetara oinez joatea bultzatu nahi duela, “osasuntsuagoa izateaz gain, naturarekiko ere jarrera errespetukoagoa delako”.