Podiumaren goren-gorenera igo da Arkaitz Uranga pilotu markinarra. Espainiako autokros zirkuitoaren baitan, 21. Virgen de Altamira saria jokatu zen Miranda de Ebron (Aragoi, España). Bi egunetan nagusitasun osoa erakutsi zuen Iparralde Racing taldeko pilotuak. Danetara 98 pilotuk hartu zuten parte Espainiako Txapelketarako puntuagarria zen azkan proban, guztiak lasterketa on bat egiteko ideiagaz.
Mailaz maila, ehunka ikusleren babesean egin ziren entrenamendu saisoak zein lasterketak. II. Mailan aritu zen Uranga. Ikusleek asko gozatu zuten pilotuaren gidaritzagaz.
Azkan oztopoa ondo baino hobeto gaindituta, Espainiako Txapelketa absolutoan hirugarren geratu da Uranga, Ivan Posado eta Perfecto Calviñoren atzetik.
ESPAINIAKO TXAPELKETAREN SAILKAPENA
II. mailakoa
1. Arkaitz Uranga Antxia (Iparralde Racing).
2. Celestino Iglesias Cores (RMC Motorsport).
2. Javier Crespi Oliveras (Escuderia Lleida).
Absolutua
1. Ivan Posado.
2. Perfecto Calviño.
3. Arkaitz Uranga.