Aurreko asteak modura jarraitu du azkanengoak: eskas.
Hegaluzea astelehenean baino ez da sartu, eta hori ikusita, orain arte hegaluzetan zebilen Ongi Etorri itsasontziak agur esan dio kanpainari. Ondarroako txalupa txitxarrotan aritu zen egun batzuetan, baina txitxarro baltza tamainaz eskas dabilela ikusita, Bretainiarako bidea hartu eta antxoatan dabil azkan egunetan.
Bihar goizean sartuko da portura antxoa: 1.800 kaxa inguru –kiloan 34-36 garau sartuko dira– salduko dira bentan. Uztailetik ez da antxoarik egon bentan.
Arrantzatutako kopurua handia ez bada ere,
itsasontzi batzuek hegaluzetan jarraitzen dute. Ondarroako portuan, esate baterako, kantauriar itsasontziak ari dira hegaluzea lehorreratzen. Azkan kiloak garesti saldu dira. 6-7 euro inguruan, arrantzualdiak txikiak izan direlako. Bertoko itsasontzi batzuek ere kanpainari eutsiko die, merezi duten bitartean, behinik behin, Lekeitioko
Kalamua eta
Ondarzabal kasu. “Eusten duten heinean segi egingo dute”, azaldu du Kalare Deuna kofradiako benta arduradunak.