Hiru kilometroko ibilaldi osasungarria egingo da bihar Ondarroan, monitorea lagun
Zaldupeko kiroldegitik aterako dira ibiltariak 10:00etan, eta hondartzak moilara joango dira lehenengo. Handik, Osasun Etxerainoko ibilbidea egingo dute, eta barriro Zaldupera bueltatuko dira. Guztira, 3 kilometroko ibilbidea osatuko dute parte hartzaileek. Soineko eta oinetako erosoekin joateko gomendioa egin du Ondarroako Udalak, kirola egiteko adin guztiak onak direla gogoratuz.