Tximista Atletismo Taldeko atleta, monitore eta entrenatzaileak denboraldi barriari begira lanean hasita daude, «emaitza onak» lortzeko helburuagaz.
Karraspioko hondartzan egin dituzte entrenamendu saio batzuk, eta datozen eguetan ere bertan egingo dituzte lan saioak. «Hondartzan korrika egitea gogorra da, baina gorputza egokitzeko eta minik ez hartzeko lekurik eta onena da», azaldu dute entrenatzaileek.
Taldekide izateko deia
Arduradunek esan dutenez, «ilusioa, gogoa eta suerte ona» behar izango dute joan den denboraldiko emaitza onak lortzeko. Edozelan ere, «ahaleginak» egingo dituzte, ahalik eta lorpen gehien izateko.
Deboraldi berrira begira
, taldean izena emoteko deia egin diete Tximistako kideek atletei edo atletismoa egiteko gogoz daudenei.